XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduantxe armiarmaren seme nagusia irten zen etxetik eta esan zuen: - Aita, etorri ahal zara lehoiaren haragia begiratzera?.

Armiarmak salto egin zuen eta belarrondoko galanta eman zion bere semeari.

- Hartu -oihu egin zuen. Honek irakatsiko dizu zure osabaren hesteez txantxetan ez ibiltzen.

Eta etxera eraman zuen txikia. Itzuli zenean esan zion lehoiari: - Lotsaturik nauka nire semearen portaera zakarrak.

Baina zuk badakizu zein lotsagabe diren gaurko gazteak.

Beste animalia guztiak, ahaideak ziren, iritzi berekoak ziren eta istorioak hasi ziren kontatzen, seme-alabak nagusiekiko errespetoa galdua zutela ta.

Honela lehoiaren hesteez ahaztu ziren.

Baina armiarmaren semea berriro agertu zen.

- Osabaren hesteak jateko prest daude.

Nahi duzu orain etorri ikustera?.

Honek animaliak nahasta zituen eta altxarazi, eta lapikoa ketan zegoen tokira lasterka joan ziren.

- Kentzazu estalkia - agindu zuen lehoinabarrak, eta hain izugarri egin zuen marro armiarmak estalkia altxa zuela.

Animaliek barruan begiratu zuten eta berehala ezagutu zituzten hesteak, lehoiak amorruaren amorruaz orro egin zuen, oldartu zen armiarmaren kontra eta hatzaparkada bat bota zuen bere lepora.

Baina armiarmak alde batera egin zuen eta lehoiaren atzazkalak aurpegitik pasa zitzaizkion eta sudurra eraman.

Armiarma, izuturik, bazter ilun batera lasterka gorde zen, (...).